67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2019an indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egongo da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Garesen, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1904098