67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, lurzoruaren erabilera pribatiboa arautzen duen ordenantzan, Udalak berak sustaturik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 eta 262.2 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1904114