67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

480/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez eman dira errektorearen 212/2019 Ebazpenaren bidez deitutako 2017-2018 ikasturteko Aparteko Sariak.

Ikusirik errektoreak 2019ko otsailaren 6an emandako 212/2019 Ebazpena. Honen bidez egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako 2017-2018 ikasturteko Aparteko Sarietarako deialdia (NAO, 34 zk., 2019ko otsailaren 19koa).

Ikusirik sariak emateko proposamena, 2019ko otsailaren 27koa, Aparteko Sariak emateko Araudiarekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 26 zk., 2016ko otsailaren 9koa).

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena eta erabaki proposamena ikusirik, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak O.E.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–2017-2018 ikasturteko ikasketen amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea Ebazpen honen eranskineko ikasleei.

Bigarrena.–Eranskineko hogeita hamar ikasle sarituetako bakoitzari 300 euro ordaintzeko agintzea.

Hirugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saritu bakoitzari jakinaraziko zaizkio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari, Gradu Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Beken eta Tituluen Bulegoari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERREKTOREAREN 212/2019 EBAZPENAREN BIDEZ DEITUTAKO 2017-2018 IKASTURTEKO APARTEKO SARIAK EMATEKO 2019KO MARTXOAREN 14KO 480/2019 EBAZPENAREN ERANSKINA

2017-2018 ikasturteko ikasketen amaierako espediente onenen sariak:

TITULAZIOA

IKASLEA

KALIFIKAZIOA

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Gradua Ekonomian

GARCIA IZU, BORJA

8,461

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

POZUETA GARCIA, JONE

9,135

SANTOS GALDEANO, AMAIA

9,083

SESMA GOÑI, TANIA

8,998

OSUNA RUIZ, VÍCTOR MANUEL

8,718

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

AGUIRRE IBERO, OIHANE

8,520

SALCEDO MARTINEZ, LAURA

8,509

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

ALCUSON LASHERAS, NOELIA

8,961

INCHUSTA PEREZ, ANDREA

8,858

FERNANDEZ IZCUE, NAHIA

8,741

Gradua Gizarte Lanean

HUALDE UNZUE, ESTEFANÍA

8,853

IRAÑETA CHAMIZO, SERGIO

8,723

Gradua Soziologia Aplikatuan

RECALDE ESNOZ, IRANTZU

9,318

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan

ARMENDARIZ BOSQUE, AITOR

9,608

GUIBERT BEUNZA, AMALIA

9,367

Zientzia Juridikoen Fakultatea

Gradua Zuzenbidean

SANTOS GALDEANO, AMAIA

8,998

POZUETA GARCIA, JONE

8,990

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

LAINEZ EGUILAZ, JON

8,359

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran

CASTRO BOSQUE, MARINA

8,288

Osasun Zientzien Fakultatea

Gradua Erizaintzan

MURILLO DE MIGUEL, PAULA

9,043

ERASO PEREZ DE URABAYEN, MAIALEN

8,934

Gradua Fisioterapian

LANZ ALONSO, DANIEL

8,684

Telekomunikazio eta industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Ingeniaritza Informatikoan

CASI SATRUSTEGUI, IRATI

8,615

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

NASARRE DE LETOSA SOTES, JEREMY

7,838

Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan

ARTAL VILLA, LEYRE

8,203

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

GARNICA ARCE, IVÁN

7,512

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

PELLEJERO PEREZ, IKER

8,201

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

LARREA LEON, CARLOS

9,248

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

URRA RODRIGUEZ, MARINA

8,545

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

MAESTRE PEREZ, ÁLVARO ANTONIO

8,055

Iragarkiaren kodea: F1904195