67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Laguntza ekonomikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Laguntza ekonomikoak arautzen dituen udal ordenantzan, Udalak berak sustaturik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Laguntza ekonomikoak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1904085