67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko langileen plantilla organikoa. Plantilla organikoak Otsagabiko Udaleko plantilla eta "Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoarena hartzen ditu bere baitan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan eta 271.ean ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkezteko.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2019ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1904082