67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak Otsagabiko Udaleko aurrekontua eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoarena hartzen ditu bere baitan.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Aurkezten ez badira, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta betetzeko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan xedatua.

Otsagabian, 2019ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1904081