67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga
(Zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.
2019. urtea

Honen bitartez Noain Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko udal zerga (lehen Zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea 2019ko apirilaren 15ean hasiko dela eta maiatzaren 31n bukatuko dela, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak leihatilan ordaindu beharko dira Nafarroako Rural Kutxan, Noaingo bulegoan, epe horretan, 08:15etik 10:00ak bitarte, astelehenetik ostiralera, helbideratu gabeko komisiorik gabeko ordainagiriak kobratzeko. Beste ordutegi batzuetan horretarako ezarritako kutxazaina erabili beharko dute, finantza-kostu horiek saihesteko.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko maiatzaren 31n.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga % 5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1904246