67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Koefizienteak lurraren balioaren gainean aplikatzeko 2019an

Marañongo Udalak, 2019ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Onestea gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2019rako.

Kontuan hartuz, indarrean sartu dela Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu zuen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legea, 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, argitaratuta.

Ikusirik aipatutako foru legearen 5. artikuluan ezarritakoa, Marañongo Udaleko Osoko Bilkurak, bertaratutakoek hala adostuta aho batez, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, eta balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urriaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %12.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Marañonen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1904084