67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Merkataritza ez egonkorrari eta salmenta ibiltariari dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2018ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Merkataritza ez egonkorrari eta salmenta ibiltariari dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ALDAKETA, MERKATARITZA EZ EGONKORRARI ETA SALMENTA IBILTARIARI DAGOZKIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

6. artikulua. Deuseztatua.

MERKATARITZA EZ EGONKORRARI ETA SALMENTA IBILTARIARI DAGOZKIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. TARIFEN ERANSKINA

Egunean: 1,00 euro.

Hilabete bakoitzeko: 3,00 euro.

Hiruhileko bakoitzeko: 10,00 euro.

Urtebetekoa: 40,00 euro.

Baimenaren titularrak aldagaien arteko bat aukeratuko du.

Iragarkiaren kodea: L1904088