67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko martxoaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezten ahal dituzte hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2019ko martxoaren 20an.–Kontzejuko burua, Rosario Martínez Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1904139