67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Nahitaez laga beharra dirutan emateari buruzko kudeaketako hirigintza hitzarmena, hiri-jarduketarako plan berezi bat tramitatzeko Zurialdea kaleko 10ean (2. poligonoko 730. lurzatia). Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko martxoaren 22ko 27. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen nahitaez laga beharra dirutan emateari buruzko kudeaketako hirigintza hitzarmena Ana Irisarri Arricibitarekin. Hitzarmenaren helburua da hiri-jarduketarako plan berezi bat tramitatzea Garinoaingo Zurialdea kaleko 10ean (2. poligonoko 730. lurzatia) .

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Garinoainen, 2019ko martxoaren 22an.–Alkateordea, Rebeca Lecumberri Militino (martxoaren 5eko 22/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L1904097