67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2019ko martxoaren 14an eginiko osoko bilkuran, 2019ko aurrekontu orokorrean aldaketa hasiera batez onetsi zuen (01-2019 espedientea).

Espediente hori ikusgai egonen da udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Etxalarren, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1904072