67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa betez, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua ere, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

Etxarrin, 2019ko martxoaren 22an.-Alkatea, Ana Urdánoz Gaztelu.

Iragarkiaren kodea: L1904252