67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, San Francisco de Asís udal patronatuarena, eta Cintruénigo de Servicios Municipales SLren aurreikuspenen egoerarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1904199