67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerakos ordainarazpenak

Udalak, 2018ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Castejonen, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1903928