67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Oihan enkantea

Berako Udalak, behar bezalako baimena izanik, “plegu itxia”ren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamenduak esleitzeko:

Lotea: 1.

Parajea: Bordaxuri, Bordakoerreka.

Espeziea: Radiata pinua, Haritz amerikarra.

Zuhaitz kopurua: 1.645.

Egur bolumena: 2.991,48 m³.

Egur txikia/apea bolumena: 411,74 m³.

Bolumena guztira: 3.403,22 m³.

Balorazioa: 123.776,57 euro.

Hasierako prezioa: 123.776,57 euro (BEZa sartu gabe).

Behin-behineko fidantza: Lotearen tasazio balore osoaren %2 (2.475,53 euro).

Proposamenak aurkeztea: Proposamenak, baldintza pleguari erantsitako eredu ofizialaren araberakoak, haren 6. oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera, Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren moduetan, dagokion iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian argitara eman eta 20 egun naturaleko epean (eguerdiko 13:30ak arte). Azken egun hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki taulan eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko da, 72 ordu lehenago guttienez, proposamen ekonomikoak jendeaurrean irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua Udal Idazkaritzan, 012 Zerbitzuan, web-orrian (www.bera.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian ikusgai egongo dira.

Iragarki-gastuak: Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura izango dira.

Beran, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1904194