67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

U.U.16.1 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 19ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen U.U.16.1 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak, espedientera bildutako dokumentazioari jarraikiz. Sustatzailea Jose Ignacio Errandonea Aguinaga da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 162.2 artikuluak xedatua hari lotzen baitzaio, hasiera batean onetsitako agiria, jendaurrean egonen da hogei lanegunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1903951