67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

1. eta 2. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. eta 2. aldaketak 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuan.

Iragarkia 2019ko 389. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo dira 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak.

1. aldaketa

GASTUAK

Kreditu-gaikuntzak: 55.396,17 euro.

DIRU-SARRERAK

1.4511001 Langabezian dauden langileen kontratazioa: 26.400,00 euro.

Aurrekontuko marjinaren kontra: 28.996,17 euro.

2. aldaketa

GASTUAK

Kreditu-gaikuntzak: 43.779,80 euro.

DIRU-SARRERAK

Aurrekontuko marjinaren kontra: 43.779,80 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azagrako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1904054