67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aritzuko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2019 eta 2/2019 aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gerakina sartzeari buruzkoak baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aritzun, 2019ko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Echeverz Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L1904020