67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Herri-lurraren okupazioa, 13. poligonoko 4. eta 17. lurzatietan

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko martxoaren 18an egin bilkuran, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatuari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea Ameskoabarrengo Udalaren herri-lurraren 135 metro okupatzea arautzen duen baldintza-agiria eta baimena ematea Luis Zabala Urrari, 16 Langstroth erlauntz estanko jartzeko 13. poligonoko 4. eta 17. lurzatietan, agirian adierazitako determinazioekin bat.

2.–Baldintza-agiria eta espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, interesdunek alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

3.–Baldintza-agiriaren hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1904141