67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko martxoaren 20an eman 24. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren edo zirkulazio zergaren errolda, 2019ko ekitaldiari dagokiona, eta borondatezko diru-bilketarako aldia 2019ko apirilaren 1etik 30era ezartzea, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Alkatearen erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2019ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1904064