67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2018ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2018 aldaketa

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1612.6230001.–Hornidura eta saneamendu sareak Carravieja bidean. Zenbatekoa: 54.000 euro.

Finantzaketa:

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 54.000 euro.

4/2018 aldaketa

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

Partida: 1.1532.6090000.–Zoladura, Carravieja bidea-Las Eras. Zenbatekoa: 189.000 euro.

Finantzaketa:

Kreditua beheititzea, partida honetan: 1.1650.6230000.–Argiteria publikoa instalatzea, Carravieja-Las Eras. Zenbatekoa: 30.000 euro.

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 159.000 euro.

5/2018 aldaketa

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1650.6230001.–Kanpoaldeko argiteria publikoa berritzea. Zenbatekoa: 3.500 euro.

Finantzaketa:

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.500 euro.

Aguilar Kodesen, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1904017