67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko apirilaren 1etik 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalak Nafarroako Rural Kutxan duen banku-kontuan ordaindu daitezke.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira, borondatezko epearen azken egunean.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aberin/Muniainen, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1904193