67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

604/2019 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita organo berak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa. 56/2019 Ebazpen horren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Ebazpen horren eranskinean honako hau ageri da: “José Francisco Negro Roldán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zerga Aferen Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 8054 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan”.

Funtzionarioaren izena gaizki idatzita dagoela ikusirik, bidezko da akatsa zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren eranskinean atzemaniko akatsa zuzentzea. Honako hau dioen tokian: “José Francisco Negro Roldán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zerga Aferen Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 8054 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan”, honako hau behar du: “Francisco José Negro Roldán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zerga Aferen Ataleko buru, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, 8054 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta igortzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1904035