67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, Raquel Ortiz de Pinedo Fernández andrea Tafallako jabetza-erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren bidez (2019ko otsailaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 302. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen, Jabetzaren, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistroetako lanpostuak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari igorri dio deitutako lehiaketaren espedientea, baita hura ebazteko aipatu zuzendaritza nagusiak 2019ko otsailaren 28an emandako Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, Jabetzaren, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistroetako lanpostuak betetzeko 302. lehiaketa ebatzi zen (2019ko martxoaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta Raquel Ortiz de Pinedo Fernández atxiki zitzaion Tafallako Jabetza Erregistroari.

Bidezko da, hortaz, Tafallako Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Raquel Ortiz de Pinedo Fernández andrea Tafallako jabetza-erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1904007