66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Alkatetza beste baten esku uztea

Murietako Udaleko alkate Ana Carmen Muñoz Castellanosek 11/2019 Ebazpena eman zuen 2019ko martxoaren 15ean. Hona hemen:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Jose Javier López Lana alkateordearen esku uztea, 2019ko apirilaren 18tik 27ra.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau adjudikazio-hartzaileari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkura arruntean.

Murietan, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1903848