66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua eskatzeko epea irekitzea

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan xedatuarekin bat, herritar interesdunak gonbidatzen dira lehentasunezko aprobetxamenduko edo adjudikazio zuzeneko eskaera aurkeztera udal bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan emanen zaien eredu ofiziala erabiliz.

Martzillan, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1903770