66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kontribuzio berezien ezarpena eta arauketa, Amazabal kaleko (Erleta eskolarako sarreran) zoladura eta sareak berritzeko obrak egiteko. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, Amazabal kaleko (Erleta eskolarako sarreran) zoladura eta sareak berritzeko obrak egiteko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egon dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia toki entitate honen iragarki-taulan eta 2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, argitaratu ondoren, jendaurreko epea alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta erabakiaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Leitzan, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

AKORDIOA

1.–Finantziazio-plana onartzea, hau da:

Aurrekontua: 264.571,10 euro (jasan beharrik ez duen BEZ kanpo).

Sarrerak:

–Nafarroako Gobernuko dirulaguntza: 198.253,91 euro.

–Kontribuzio bereziak: 4.973,79 euro.

–Diruzaintzako gerakina: 61.343,40 euro.

2.–Amazabal auzoko sareak eta zoladura berritzeko obra finantzatzeko kontribuzio berezi bat ezartzea, honako ezaugarriekin:

–Inbertsioan aurreikusitako kostua: 264.571,10 euro.

–Dirulaguntzarik gabeko kostua: 66.317,19 euro.

–Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: dirulaguntzarik gabeko kostu errealaren %7,50, hau da, 4.973,79 euro.

–Banatzeko irizpideak: katastroan ezarritako balioaren arabera.

3.–Amazabal auzoko sareak eta zoladura berritzeko proiektua onestea.

Iragarkiaren kodea: L1903731