66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38/2019 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, enpresa erakunde bat desegiten duena.

2018ko azaroaren 13an, Asociación de Hostelería y Turismo de Murchante erakundearen ordezkari Isabel García Ruizek aurkeztutako idazkia sartu zen Nafarroako Gobernuko departamentu honetan, aipatu erakundea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatuz, 2018ko urriaren 31n egindako batzar nagusi berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioan ondorioztatzen den moduan, aipatu enpresa erakunde horrek bete ditu bere estatutuetan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan aurreikusten diren tramite guztiak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adieraztea Asociación de Hostelería y Turismo de Murchante erakundeak Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan baja emateko eskaera aurkeztu duela (erregistroan NA/479 inskripzio zenbakia du).

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta orobat ohartaraztea ezen, honen kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dutela hala nahi duten pertsonek, Iruñeko Lan arloko Epaitegiari zuzenduta, lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera.

Iruñean, 2019ko otsailaren 1ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1902204