66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 113. artikuluan. Hasierako onespena

Larraungo Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2019ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, Larraungo Udal Planeko Eraikinen eta urbanizazioen ordenantzaren 113. artikulua aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batez onetsitako ordenantza Larraungo iragarki-taulan ikusgai jarriko da.

Mugiron (Larraun), 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1903590