66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Erantzukizunpeko adierazpenaren eta aurretiazko komunikazioaren araubidea aplikagarri duten prozeduren tramitazioa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2019ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Larragoan Erantzukizunpeko adierazpenaren eta aurretiazko komunikazioaren araubidea aplikagarri duten prozeduren tramitazioa arautzen duen ordenantza berria.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea udal Idazkaritzan dago ikusgai.

Larragoan, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1903719