66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Lurraldea Okupatzeko Estrategia
eta Eredua jendaurrean jartzea

Ibargoitiko Udalak, 2018ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen oniritzia ematea Ibargoitiko Hirigintzako Udal Planeko LOEEren hasierako bertsioari, behin herritarren parte-hartze plana amaituta eta bizilagunek eta eragile sozialek egindako iradokizunak espedientera bilduta.

Hori ikusita, agindu da onetsitako dokumentua eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan argitaratu ondoren.

Ibargoitin, 2019ko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1903879