66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen
udal ordenantzan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesalazko udal-mugarteko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1903916