66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Garinoaingo Udaleko alkateak 2019ko martxoaren 5ean emandako 22/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Ikusirik (...) andreak egindako eskaera, hiri-jarduketarako plan berezi bat tramitatzeari buruz, Garinoaingo Zurialdea karrikako 10 beherako.

Aintzat harturik esleiturik ditudan eskumenak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin bat (lege horren bidez arautu ziren toki-araubidearen oinarriak), osoko bilkurari berariaz esleitu gabeko planeamendu tresnak hasiera batez onesteari dagokionez, kasu hau bera baita.

Ikusirik eskumen horiek eskuordetzeko ahalmena, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluarekin.

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Rebeca Lecumberri Militinorengan uztea neure eskumena hiri-jarduketarako plan berezi bat tramitatzeko, Garinoaingo Zurialdea karrikako 10 beherako.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea interesdunari eta Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Garinoainen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1903838