66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 9. lurzatian.
Hasierako onespena

Hasiera batean onetsi denez Garaioako 1. poligonoko 9. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Iñigo Domench Zabalzak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen espedientea jendaurrean egonen dela, 20 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta alegazioak aurkez daitezen.

Garaioan, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L1903785