66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2019ko martxoaren 16an, 19:30etik 23:30era, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak deituta eginen den greba partziala dela eta.

2019ko martxoaren 1ean, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresa batzordeak bidalitako idazki bat sartu zen Garapen Ekonomikorako Departamentuko Lan Zerbitzuko erregistroan. Enpresa hori Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren emakidaduna da. Idazkiaren bidez jakinarazten zen garraio zerbitzu horretan greba partziala egiteko deia egina zegoela 2019ko martxoaren 16rako, 19:30etik 23:30era arte.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da komunitatearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari-garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan askatasunez joan-etorrietarako aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da funtsezko beste eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea, osasuna babesteko eskubidea, aisialdiaren erabilera egokia, kulturara iristeko eskubidea eta abar.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea besteak beste Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, grebarako deia dela eta, bidaiari-garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu; izan ere, erabat geldituz gero, gizarteko beste sektore batzuei kalte eginen litzaieke, garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileen joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailirateke, eta gizartearen interes orokorrei ere kalte larriak eraginen litzaizkieke. Gainera, ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena gobernuko agintaritzari dagokio, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

2019ko martxoaren 7an Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartu zen Iruñerriko Mankomunitateko buruak martxoaren 6an emandako 128/2019 Ebazpenaren jakinarazpena. Horren bidez, Mankomunitateak, Iruñerriko erabiltzaile guztientzako hiriko garraio erregularraren zerbitzuaren titularra den aldetik, Garapen Ekonomikorako Departamentuari proposatzen dio ezar ditzala garraio zerbitzu horretarako gutxieneko zerbitzuak, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak dei eginiko greba dela eta.

Aurreko aldietan, eskualdeko hiri garraioaren emakida duen enpresako enpresa batzordeak grebarako deiak egin dituenean, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dira, eta, ebazpen horretan, kontuan hartzeko modukotzat hartzen dira:

–2004ko urtarrilean, urtarrilaren 12ko 10/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren.

–2004ko martxoan, martxoaren 22ko 145/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abuztuaren 12ko 819/2001 Epaiak deklaratu zuen zuzenbidearen araberakoak zirela.

–2007an, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 26ko 88/2007 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren uztailaren 3rako deitutako grebarako.

–2010ean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 29ko 47/2010 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren uztailaren 21erako eta 28rako deitutako greba partzialerako.

–2013an, Sustapeneko kontseilariaren azaroaren 12ko 139/2013 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren deitutako greba partzialerako. Hauek ziren grebaren egunak eta orduak: azaroaren 19an eta 21ean 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 26an eta 28an 12:00etatik 16:00etara, eta azaroaren 18an, 20an, 25ean eta 27an mantentze eta garbiketa lanen zerbitzuan, 23:00etatik 01:00era.

–2013an, Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 2ko 145/2013 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren 2013ko azaroaren 26an 2013ko abenduaren 8, 9, 10, 11, 12, 13, 15 eta 16rako deitutako grebarako.

–2016an, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren abenduaren 13ko 254/2016 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren abenduaren 16rako (9:00etatik 10:00etara) deitutako grebarako.

Halaber, aipatu ebazpenak garraio zerbitzu horren inguruabarrak baloratzen ditu, baita grebaren egunarenak ere. Jarraian azaltzen dira balorazio horren datu esanguratsuenak.

Eskualdeko hiri garraioa Iruñerriko 18 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira, eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Eremu eta jarduera gune horiek guztiek joan-etorri asko sortzen dituzte egunean, eta joan-etorri horien ehuneko handi bat hiri garraio publikoan egiten da.

Greba horrek garraio zerbitzu horretan bakarrik izanen du eragina; hortaz, garraio eskaera ez da gutxituko; izan ere, garraio publikoan joan-etorriak egiteko arrazoiek beren horretan segituko dute greban ere, greba orokor batean ez bezala.

Iruñerrian ez dago autobusaz gain bestelako hiri garraio kolektiborik (metroa, aldirietako trena, tranbia eta abar) aukera ematen duenik eskualdeko hiri garraioan egunero egiten diren joan-etorriak bestela egiteko, eta hori oso kontuan hartu beharrekoa da greba honetako funtsezko zerbitzuak ezartzeko orduan. Taxi zerbitzua, bistan denez, ez da alternatiba bat, haren prezioa ez baita konparatzen ahal hiriko garraioarenarekin eta haien gaitasuna ez da inola ere aski joan-etorri jendetsuetarako (90.000 bidaiari lanegun batean, gutxi gorabehera).

Bestalde, kontuan izan behar da ordu tarte horretan garraio publikoan egiten diren bidaietatik 12.900 beste garraiobiderik (nor bere autoan edo beste batenean) ez duen jendeak egiten dituela eta, ondorioz, modu zuzenagoan jasanen dituztela egun horretako grebaren ondorioak.

Era berean, erabiltzaileei eman beharreko argibide egokiak kontuan hartu behar dira, edo, berdin dena, zehazten den zerbitzu mailak erabat ikusgai izan behar du.

Hiriko garraioaren erabilera, neurri handi batean, garraio horri buruz ematen den informazioaren menpe dago. Izan ere, eskaintza erreala benetan dena baino txikiagoa bihurtzen ahal da, eskuragarri dagoen informazioaren arabera.

Hori bereziki garrantzitsua da gutxieneko zerbitzuak zehazterakoan, gutxi direnez, erabiltzailea “ezin daitekeelako geralekuan gelditu autobusaren zain” (maiztasun handiko zerbitzuetan ohiko portaera da hori), ordu zehatz eta ezagunetan joan beharra dago eta. Hori dela eta, gutxieneko zerbitzu gisa zehazten den portzentajeak bermatu behar du autobus linea guztiak arrazoizko tarteetan iritsiko direla eta informazio hori ulergarria izanen dela.

Era berean, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren aipatu ebazpenean jasotzen dira, zerbitzu horri dagokionez, larunbat arrunt batean izaten den eskaintzaren eta eskariaren ezaugarri nagusiak, greba deituta baitago larunbat bateko (2019ko martxoaren 16a) ordu tarte jakin baterako.

Hala, eskaintzari dagokionez, honako hau nabarmentzen da:

–Eguneko sareak 24 linea ditu: 20 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 2 linea zirkular.

Eskaintza (larunbatetan) honelakoa izaten ahal da:

  • Handia: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 4 linea (2, 3, 4 eta 21).
  • Ertaina-handia: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 12 linea (5, 6, 7, 8, 9, 11, 12, 15, 16, 17, 18 eta 19).
  • Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 8 linea (1, 10, 14, 20, 22, 23, 25 eta A).

Larunbatetan, autobus kopuru hauek izaten dira lanean:

  • Autobus finkoak, eguneko zerbitzu osoan dabiltzanak: 91.
  • Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak edo errefortzuak ordezteko: 1.
  • Guztira: 92 inguru.

–Gaueko sareak 10 linea ditu: 9 erradial eta zirkular 1.

Hauxe hau da larunbat arrunt bateko eskaintza:

  • 30 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (N2, N4, N5, N6 eta N7).
  • 30-60 minutuko tartea autobus batetik bestera: 3 linea (N1, N3 eta N10).
  • 60 minututik gorako tartea autobus batetik bestera: 2 linea (N8 eta N9).

Gaueko zerbitzuan autobus gutxiago daude martxan, nabarmenki, egunekoan baino:

  • 17 autobus finko.
  • Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak ordezteko: 1.

Eskaeraren ezaugarriei dagokienez, honako hau nabarmentzen da:

–Eguneko sarean, 90.000 bidaiari daude batez beste larunbat arrunt batean.

Larunbat arrunt batean, garraio eskaera bi ordu tartetan pilatzen da, eskola-egunetan eta lanegunetan ez bezala, non hiru tartetan pilatzen baita:

  • Goizeko tartea (15:00ak arte): puntako ordua eguerdi partean izaten da, 13:00etatik 14:00ak arte, non 7.218 bidaiari biltzen baitira orduko.
  • Arratsaldeko tartea (16:00etatik 22:00ak arte): puntako ordua 19:00etatik 20:00ak arte izaten da, non 9.798 bidaiari biltzen baitira orduko.

Arratsaldeko tarte horretan, eskaera handiagoa da goizekoan baino; eta arratsaldeko tarte horretako puntako orduko eskaera izaten da lanegun bateko goizeko eta arratsaldeko puntako orduetakoa bezalatsukoa. Are gehiago, larunbatetan 19:00etatik aurrera izaten den eskaera lanegun batean izaten dena baino handiagoa da.

  • Bi tarte horien artean, tarte lasai bat dago, 15:00etatik 16:00ak arte, non 3.722 bidaiari izaten baitira orduko.

Greba partziala 19:30etik 23:30era eginen da, hots: arratsaldeko puntako orduan hasiko da, eta, ordu tarte horretan, larunbatetako eskaera lanegunetakoa baino handiagoa izaten da. Goizeko zerbitzuan, ordu tarte horretako eskaera 19.300 bidaiarirena da lanegunetan, eta larunbatetan, berriz, 23.500 bidaiarirena.

Lanegunetan, bidaiarien %55ek ez du beste garraiobiderik izaten, 2013ko azaroan Iruñerriko hiri garraioaren erabiltzaileei egin zitzaien inkestaren emaitzen arabera (norberak betetzeko inkesta). Larunbatetan, ehuneko hori antzekoa delakoan gaude.

–Gaueko sarean, larunbatetan eta jaiegun bezperetan, gau batean 7.200 bidaiari izaten dira batez beste (zazpi ordu eta erdiko zerbitzua gutxi gorabehera).

Aurrekoa kontuan hartuta, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren ebazpenak gutxieneko zerbitzu hauek proposatzen ditu:

Greba deialdia 19:30etik 23:30era bitarterako da, hau da, arratsalde-gauerako. Ordutegi horretako tarte batean pilatzen da larunbatetako garraio publikoa gehien erabiltzen den ordu tartea. Kontuan harturik ordu horietan eskaera lanegunetako tarte lasaietakoa baino handixeagoa dela, kasu horretan ezarriko liratekeen gutxieneko zerbitzuak hartu beharko dira aintzat.

Lanegunetako gutxieneko zerbitzuak ezartzeko kontuan hartzen da bidaien %60 baino gehixeago nahitaezko arrazoiengatik izaten direla (lana, medikua etab.) eta puntako orduetan pilatzen direla. Horregatik, ordu tarte horretarako gutxieneko zerbitzua, ohiko zerbitzuaren araberako portzentaje gisa definitua, magnitude horren ingurukoa izan beharko litzatekeela gutxi gorabehera. Ordu lasaietako gutxieneko zerbitzuari dagokionez, kontuan harturik puntako orduetan eta ordu lasaietan dagoen eskaeraren arteko erlazioa, lanegunetan izaten den ohiko zerbitzuaren %40 adinakoa izaten da gutxieneko zerbitzua. Zerbitzu operatiboetan adierazita: 49 autobus finko, eta erreserbarako autobus bat.

Oraingo kasuari dagokionez, larunbata izanik, proposamen hau egiten da gutxieneko zerbitzurako: lanegun bateko ordu tarte lasaietarako ezarriko litzatekeena bezalakoa. Izan ere, eskaera antzekoa izaten baita, edo handiagoa. Horrela, gutxieneko zerbitzu gisa, lanegun batean izaten den eskaintzaren %40 proposatzen da; hau da, 49 autobus finko, eta erreserbarako autobus bat.

Gaueko sareak zerbitzu mugatua du berez, eta gehienetan 30 eta 60 minutu arteko tartea dago autobus batetik bestera.

Grebaren ordutegiak, gutxi gorabehera, ordubeteko eragina izanen du gaueko zerbitzuan. Greba bukatuta, 23:30ean, gaueko zerbitzua normaltasunez emanen da zerbitzua bukatu arte, alegia, martxoaren 17ko 06:00ak arte.

Horregatik, aipatu ebazpenak proposatzen du, greba ordu horietan, gaueko linea bakoitzaren lehenengo bidaia egitea gutxieneko zerbitzu gisa.

Horrenbestez, kontuan harturik Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. artikulua, Iruñerriko Mankomunitateak eta Garraio Zerbitzuak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak deituta, 2019ko martxoaren 16an 19:30etik 23:30era eginen den greba partzialak gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko ditu Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularrean:

–Eguneko zerbitzuan: ohiko lanegun bateko garraio zerbitzuaren %40. Portzentaje hori bai autobus finkoetan bai erreserbakoetan aplikatuko da, Iruñerriko Mankomunitateak egin duen proposamenean zehaztutako zerbitzuaren arabera, foru agindu honen eranskinean ikus daitekeen moduan.

–Gaueko zerbitzuan, greba orduetan, gaueko linea bakoitzaren lehenengo bidaia eginez beteko dira gutxieneko zerbitzuak. Greba bukatuta, 23:30ean, gaueko zerbitzua normaltasunez emanen da zerbitzua bukatu arte, alegia, martxoaren 17ko 06:00ak arte.

2. Gutxieneko zerbitzu horiek guztiak egiteko beharrezkoak diren langileek jardunean egon beharko dute.

3. Aurreko ataletan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen legeriak egoera horretan diren langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

4. Garapen Ekonomikorako Departamentuak foru agindu honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeari buruzko informazioa igortzeko eskatzen ahal die agindu honek ukitzen dituen zerbitzuen arduradunei.

5. Foru agindu hau eta dagokion eranskina jakinaraztea Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeari, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresari eta Iruñerriko Mankomunitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

2019ko martxoaren 16an, 19:30etik 23:30era arte,
izanen den grebarako gutxieneko zerbitzuak

LINEA

LARUNBATETAKO GUTXIENEKO ZERBITZUA

GUTXIENEKO ZERBITZUA

Ibilgailu kop.

Tarteak autobus batetik bestera (min)

Bidaia denbora (min)

Ibilgailu kop.

Tarteak autobus batetik bestera (min)

Bidaia denbora (min)

L-1

1

60

60

1

60

60

L-2

4

12

48

2

25

50

L-3

4

10

40

2

20

40

L-4

13

8

104

7

15

105

L-5

4

20

80

2

40

80

L-6

4

15

60

1

60

60

L-7

7

15

105

4

30

120

L-8

3

15

45

2

24

48

L-9

4

15

60

2

30

60

L-10

2

35

70

1

75

75

L-11

5

15

75

2

40

80

L-12

5

15

75

3

25

75

L-14

1

30

30

1

30

30

L-15

3

20

60

1

60

60

L-16

7

15

105

4

30

120

L-17

4

20

80

2

40

80

L-18

6

15

90

4

25

100

L-19

5

15

75

2

45

90

L-20

1,5

30

45

1

60

60

L-21

4

10

40

2

20

40

L-22

1

30

30

0,5

60

30

L-23

0,5

90

45

1

60

60

L-25

1

30

30

0,5

60

30

L-A

1

60

60

1

60

60

Erreserbak

1

1

Errefortzuak

GUZTIRA

92

50

Iragarkiaren kodea: F1903551