66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titular nahiz ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Eskaerarik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1903607