66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 877.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 701.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.041.220 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 529.300 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 55.800 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.239.620 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.393.000 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.940.860 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 212.300 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 355.900 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 3.908.060 euro.

Cortesen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1903827