66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Cascanten, 2019ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Juan Carlos Mendez Cano.

Iragarkiaren kodea: L1903841