66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Beteluko Alkate den Miguel Javier Recalde Goldarazek, martxoaren 11n, 32/2019 ebazpen hau eman du:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Beteluko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.betelu.eus/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

–Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

–Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

–Kode bidez autentifikatutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

–Toki entitatea identifikatutzat joko da, interneten duen webgunean edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak baldin badira.

Bigarrena.–Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Betelun, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1903642