66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Egoitza elektronikoa sortzea

Beteluko Alkate den Miguel Javier Recalde Goldarazek, martxoaren 11n, 33/2019 ebazpen hau eman du:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Beteluko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.betelu.eus. Beteluko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Beteluko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena.–Beteluko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen hau batzarrean berretsiko da”.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Betelun, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1903640