66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko apirilaren 23an epea irekiko dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko lehen seihilekoari dagokion zerga borondatez ordaindu ahal izateko. Epea: borondatez ordaintzeko azken eguna, aurtengo ekainaren 7a.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik erakutsita egoki den ordainagiria, eta Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak gauzatuko.

Berriozarren, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1903849