66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa Zortziko kaleko 9an.
Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Zortziko karrikako 9an igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, eraikin horretako jabeen erkidegoak sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Berriozarren, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1903830