66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2019ko ekitaldirako ordenantza fiskaletan, eta ordenantza fiskala, Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) prezioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2019ko ekitaldirako prezio publikoei buruzko arau fiskaletan eta ordenantza fiskaletan.

Horrez gain, Udalak erabaki zuen onestea Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) prezioak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Berriozarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen honako hauen hasierako onespenaren iragarkia: ordenantza fiskal horien aldaketarena, eta Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) prezioak arautzen dituen ordenantza fiskalarena.

Iragarki horren bidez zabaldutako jendaurreko aldian ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betikoak bilakatu dira aipatu aldaketak eta ordenantza fiskala.

Honako ordenantza hauek aldatu dira:

16. ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6.1 artikuluari idazketa berria eman zaio; honatx:

6.1. artikulua. Espaloian barnako pasabideen kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehazteko kontuan hartuko da baimendutako pasabidearen zabalera, gutxienez 3 metrokoa izanen dena, baita plaza kopurua eta karrikaren kategoria edo eremu fiskala ere, kasu bakoitzaren arabera.

3. ARAU FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikuluaren edukia aldatu da, eta honelaxe geratu:

6. artikulua. Musika Eskolako erabiltzaileek eta matrikula eskatzen dutenek posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute, prezio publikoen ordainketen kudeaketari lotutako jakinarazpenak egiteko. Helbideotara igortzen diren mezu guztiek jakinarazpen-ondorio guztiak izanen dituzte, behin bidalita.

Tarifen eranskina aldatu da; hona hemen haren eduki berria:

Tarifen eranskina

1.–Tarifa orokorrak.

Lehen zikloa (4-6 urte): 906,89 euro.

Gainerako ikastaroak: 2.167,37 euro.

Bigarren musika tresna: 1.186,43 euro.

25 urtetik gorakoentzat, eta 8 urtez musika tresnaren ikasketak egin dituzten 18 urtetik gorakoentzat: 2.708,75 euro.

Musika tresnaren edo kantuaren banakako ikastaroa (soilik 25 urtetik gorakoentzat, eta 8 urtez musika tresnaren ikasketak egin dituzten 18 urtetik gorakoentzat): 2.301,48 euro.

2.–Berriozarren erroldatutako ikasleen tarifak, matrikula formalizatu aurreko urteko irailaren 1a baino lehenagotik eta epe horretan bertan benetan bizi izan direnenak, eta matrikula-orrian musika-irakaskuntza sustatzeko onartutako laguntzak eskatu dituztenenak.

Lehen zikloa (4-6 urte): (laguntza: 694,19): 212,70 euro.

Gainerako ikastaroak: (laguntza: 1.621,28): 546,09 euro.

Bigarren musika tresna: (laguntza: 919,72): 266,71 euro.

25 urtetik gorakoentzako eta 8 urtez musika tresnaren ikasketak egin dituzten 18 urtetik gorakoentzako ikastaroa: 682,61 euro.

Musika tresnaren edo kantuaren banakako ikastaroa (soilik 25 urtetik gorakoentzat, eta 8 urtez musika tresnaren ikasketak egin dituzten 18 urtetik gorakoentzat): 580,00 euro.

21. ORDENANTZA FISKALA, KAMIOIEN APARKALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

27. eta 28. artikulu berriak gehitu zaizkio ordenantzari. Hona hemen horien edukia:

27. artikulua.

Kamioien aparkalekua erabiltzeko lizentzia duten pertsonek banku-kontu bat adierazi beharko dute, ordainagiriak bertan kargatzeko.

28. artikulua.

Kamioien aparkalekua erabiltzeko lizentzia duten pertsonek posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute, prezio publikoen kobrantzen kudeaketari lotutako jakinarazpen guztiak egiteko. Helbideotara igortzen diren mezu guztiek jakinarazpen-ondorio guztiak izanen dituzte, behin bidalita.

5. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kendu da lanpostuak betetzeko deialdien agiria luzatzeko tasa.

Lanpostuak betetzeko deialdia (ale bakoitzeko): 8,80 euro.

17. ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. bis artikulua gehitu da.

5. bis artikulua. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

Tarifa berria sartu.

I.5.–Ikuskizun publikoak (tarifa bakarra eguneko): 80,00 euro.

Horrez gain, Udalak erabaki zuen onestea Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) prezioak arautzen dituen ordenantza fiskala.

24. ORDENANTZA FISKALA, BIZIERA AKTIBOA SUSTATZEKO ZERBITZUAREN (ADINEKO PERTSONENTZAKO IKASTAROAK) ETA AUTONOMIA ETA FAMILIA ATSEDENA SUSTATZEKO ZERBITZUAREN (JUBILOTEKA) PREZIOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantzaren xedea da arautu eta zehaztea Biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) tasak eta horiek kobratzeko baldintzak.

2. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau xedapen hauei jarraikiz onetsi da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 99. eta 262. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 100. artikulua eta hurrengoak, 4/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen; eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 93. artikulua eta hurrengoak.

3. artikulua. Ordenantza honen eremu objektiboa.

Ordenantzaren arauak aplikatzekoak izanen dira Berriozarko Udalaren biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuan (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuan.

4. artikulua. Zerbitzuko plazaren esleipenean lehentasuna izanen dute Berriozarko bizilagunek eta programa horietako bakoitzerako lankidetza hitzarmena duten beste herrietako biztanleek.

5. artikulua. Prezioen ordainketak erabiltzaileak adierazitako banku-kontuan kargatuko dira. Biziera aktiboa sustatzeko programaren jardueretarako, ikasturte bateko iraupena baitute (urria-maiatza), tasak birritan igorriko dira: azaroan lehena eta otsailean bigarrena. Ikasturte bat baino gutxiagoko jardueretarako, ordainagiri bakarra igorriko da.

Autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) kasuan, Udalak hilero eta aurrez jakinaraziz igorriko ditu ordainagiriak.

6. artikulua. Udalak fidantza eratzea eskatzen ahalko du, plazak erreserbatzeko konpromisoa formalizatze aldera. Fidantzok interesdunari itzuliko zaizkio zerbitzua uzten duenean.

7. artikulua. Tasaren zerga-egitatea sortzen da pertsonak biziera aktiboa eta autonomia sustatzeko zerbitzuetan alta ematen duenean.

8. artikulua. Prezio publiko hauen subjektu pasibo izanen dira, programan alta eman aitzin, zerbitzuaren erabiltzaile diren pertsona fisikoak.

9. artikulua. Zerbitzuaren erabiltzaile izateko, udal ogasunaren ordainketak eguneratuak eduki beharko dira.

10. artikulua. Kuota izanen da familia unitatearen urteko per capita errentaren araberakoa eta hurrengo artikuluei jarraikiz kalkulatuko da.

11. artikulua. Errentaren arabera ordainduko den tarifa behin bakarrik zehaztuko da zerbitzuan sartzean, eta ez da aldatuko ikasturte osoan (hurrengo urteko irailetik abuztura), salbu eta 15. artikuluan hitzartutakoa.

12. artikulua. Biziera aktiboa sustatzeko programaren jardueretan, ez da inolako murriztapenik eginen ikastaroetarako adierazitako tasagatik, behin ordainagiriak igorrita, ikastaroan hasi edo hura uzteagatik.

Autonomia eta familia atsedena sustatzeko programaren (jubiloteka) kasuan, prezioen sortzapena hilabete bakoitzaren lehendabiziko egunean gertatuko da. Zerbitzuan alta ematen bada hilabetearen lehendabiziko eguna ez den batean, hilabete horretarako kuota proportzionala kalkulatuko da, hilabete horren benetako zerbitzu-egunen arabera.

Erabiltzaileek banku-kontu bat adierazi beharko dute, Udalak karguak haietan egin ditzan.

13. artikulua. Ordenantza honen aplikazioaren ondorioetarako, familiaren per capita errentaren atalaseak hartuko dira aintzat.

14. artikulua. Familiaren urteko per capita errenta.

a) Familia unitatea zer den.

Familia unitateko kide konputagarri dira erabiltzailearen familia etxean 2017ko abenduaren 31n bizi ziren pertsonak.

Alargunak edo dibortziatuak berriz ezkonduz gero, ezkontide berria familia unitateko kidetzat hartuko da ondorio guztietarako. Bikote egonkorra eratuz gero berdin jokatuko da.

b) Familia unitateko kide bakoitzaren banakako errenta nola kalkulatu.

Konputagarri diren familia unitateko kideen kasuan, 2017ko PFEZaren aitorpena aurkezteko betebeharra badute, banakako errentatzat honako hau hartuko da:

–Zerga-oinarriaren zati orokorra.

–Ken ezkontidearen alde konpentsazio pentsioagatik ordaindutako kantitateak eta elikatzeko urteko sariak, biak ere epailearen erabakiz ezarriak, eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako kantitate legez galdagarriak.

–Gehi zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia, kenduta 2013tik 2016ra bitarteko ondareko irabazi eta galeren saldo garbi negatibo guztiak eta aurrezkiaren zerga-oinarrian sartu beharreko 2013tik 2016ra bitarteko kapital higigarriaren etekinen saldo garbi negatiboa.

Gehi PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak, hala nola baliaezintasun iraunkor absolutuko pentsioak edo baliaezintasun handikoak, kalte-ordainak, loteria sariak, edo aitak edo amak seme-alaben mantenurako ematen dituen urteko sariak.

Ondorio praktikoetarako, banakako errenta kalkulatuko da 2017ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin eragiketa hauek eginez:

–507 laukia - 511 laukia - 822 laukia + 8808 laukia - 8020 laukia - 8100 laukia + 8810 laukia - 8880 laukia - 8830 laukia + 529 laukia.

PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez dauden familia unitateko kideen kasuan, bakoitzaren errenta honela kalkulatuko da: 2017. urtean eskuratutako diru-sarrera gordinen batura, edozein dela ere beren iturria, barnean sarturik ondasun higiezinak alokatzeagatik jasotako errentak eta enpresa, lanbide eta nekazaritza jardueren ondoriozko etekin garbiak. Ateratzen den zenbatekotik besteren konturako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioak kendu beharko dira.

c) Familiaren errenta erabilgarriaren kalkulua.

Familiaren errenta erabilgarria izanen da eskatzailearen eta bere ezkontidearen edo bikote egonkorraren banakako errentaren batura.

Familiaren errenta erabilgarria arestian ezarri denaren arabera kalkulaturik, errenta horretatik kontzeptu hauei dagozkien zenbatekoak kentzen ahalko dira:

–Familia unitateko kideren baten desgaitasun aitortua:

  • 2.078 euro, %33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua duen kide bakoitzarengatik.
  • 3.325 euro, %66ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua duen kide bakoitzarengatik.

d) Nafarroako Foru Komunitatean zerga arloan aplikatzekoa den araudiak agintzen duenari men eginen zaio honako kontzeptu hauei dagokienez: oinarri orokorra, berezia, zerga-oinarria, likidazio-oinarria, konpentsazioak, murriztapenak, errenta salbuetsiak, pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko sistema alternatiboak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, atxikipenak, PFEZaren konturako ordainketak, aurretiazko kuota diferentziala eta PFEZaren aitorpena egin beharra.

e) Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak egindako familia unitateko kideen PFEZaren likidazio behin-behineko edo behin betikorik bada, hori erabiliko da familiaren per capita errenta zehazteko.

15. artikulua. Errenta zehazten duten inguruabarren aldaketa.

Baldin eta 2017. urteari buruz aitortutako inguruabar ekonomikoak modu egiaztagarrian eta larrian urritu badira, familia unitateko kide errenta-hartzaileren bat hil delako edo lanerako ezintasun edo langabezia egoerara iragan delako, eskatzaileak espresuki adieraziko du eskaeran eta egoera hori frogatzen duten agiriak erantsi beharko dizkio nahitaez, baita 2018. urteko PFEZaren aitorpenaren kopia osoa ere, hura egiten den unean.

16. artikulua. Errenta zehazten duten inguruabarren ezkutatzea.

Edozein errenta iturri ezkutatzeak zerbitzuaren erabiltzaile izateko eskubidea galtzea ekarriko du berekin. Ezkutatzea gertatu dela erabakiko da, ikuskapen eta kontrol bidez aurkitzen bada familia unitate batek justifikatzen dituen diru-sarrerak objektiboki beren gastu mailaren oso azpitik daudela, eta ez badituzte bizitzeko dituzten baliabideak frogatzen.

17. artikulua. Eskatzaileen baimena beren aitorpen fiskalen datuak Ogasunean kontsultatzeko.

Eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak eta bere familia unitateko kideek Berriozarko Udalari baimena ematea, ondarea eta errentak zehazteko beharrezko datuak bildu eta lortzeko, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren bidez.

18. artikulua. Familia unitatearen urteko per capita errenta zehaztea.

Urteko per capita errenta zehazteko, eragiketa hau eginen da: familia unitatearen kide guztien errenta zati familiako kide konputagarri guztien kopurua.

19. artikulua. Ordenantzaren arabera 2017. urteari dagozkion erreferentziak, urte horren aurrekoari egokituko zaizkio 2018. urtetik aurrerako ekitaldietan.

Berriozarren, 2019ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1903568