66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetzaren eskuordetzea baliogabetzea

Eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea eragin zuen baja amaiturik (abenduaren 21ean eginiko eginkizunen eskuordetza, 2018ko abenduaren 26tik aurrerako ondorioekin).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.artikuluko 1. eta 2. apartatuei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ondorerik gabe uztea, 2019ko martxoaren 11n, 2018ko abenduaren 21ean egin eta 2019ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ekoan, argitaratu eginkizunen eskuordetza, Berriobeitiko lehen alkateorde Koldo Fernando Abrego Primoren aldekoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriobeitin, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1903583