66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2018ko abenduaren 8an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Berbintzanako Udalaren eta Musika Eskolaren 2019rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez aurreikusiari jarraikiz, espedientea iragarki oholean eta 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18koan, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabortz egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta aipatu epean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi den aurrekontua argitaratzen da laburturik.

GASTUAK:

Eragiketa ez finantzarioak: 985.310,00 euro.

Eragiketa arruntak: 662.610,00 euro.

1.–Langileria gastuak: 357.280,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 261.870,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 2.100,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 24.960,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 16.400,00 euro.

Kapital-eragiketak: 322.700,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 320.000,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 2.400,00 euro.

Eragiketa finantzarioak: 66.900,00 euro.

8.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 66.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.052.210,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Eragiketa ez finantzarioak: 1.052.210,00 euro.

1.–Zuzeneko zergak: 189.000,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 400.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak: 38.650,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 329.620,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurrak: 33.440,00 euro.

Kapital-eragiketak: 61.500,00 euro.

6.–Inbertsio errealen besterentzea: 0,00,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 61.500,00 euro.

Eragiketa finantzarioak: 0,00 euro.

8.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.052.210,00 euro.

Berbintzanan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1903668