66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Herritarren arteko larreen adjudikazioa eskatzeko epea irekitzea

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko martxoaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen 15 eguneko epea zabaltzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskubidea dutela uste duten herritarrek eskaera egin dezaten udalerri honetako larreak zuzenean adjudikatzeko.

Adjudikazioa arautuko duten baldintzak Udaleko Idazkaritzan daude interesdunen eskura.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 199. artikuluari jarraikiz.

Bargotan, 2019ko martxoaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1903874