66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko Salaren komunikazioa, 2019ko martxoaren 4koa, Armañantzasko bake epaile titularraren kargua hautatzeko prozedura abiatzeko erabakia igortzen baitu.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko.

Hauek dira bake epailea izateko bete beharreko baldintzak: espainiarra izatea; adinez nagusia izatea; epaile eginkizunerako eragozpen fisikorik edo psikikorik ez izatea; doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, birgaitzea lortzen ez duen bitartean; doluzko delitu bat dela kausa auzipetua edo erruztatua ez izatea, absolbitzen ez duten bitartean edo largespen autoa ematen ez den bitartean; eskubide zibilen egikaritza osoan egotea; eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 382. artikuluan eta hurrengoetan (hara igortzen baitu 102. artikuluak) ezarritako bateraezintasun edo debekurik ez izatea.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun legezko baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko ordutegian. Eskabideak aipatu bulegoetan daude eskuragarri.

Armañantzasen, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1903794