66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

641/2019 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 817/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Ebazpena 2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 18an emandako 1406/2018 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2018ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ekoan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 54/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartu ziren lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 4an emandako 347/2019 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 10eko 54/2019 Ebazpenaren I. eranskinean argitaratutako lanpostu hutsen kariaz sortutako gorabeherak ebatzi ziren, eta lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematea. Lanpostu hauek esleituko dira:

Iñaki Xabier Auzmendi Alustiza jaunari 71430 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Laura Goicoechea Gabirondo andreari 36049 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

María Belén Aríztegui Recalde andreari 36096 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Javier Martínez de Estíbariz Ochagavía jaunari, burutza bat betetzen ari baita, 38982 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Daniel Tarifa Álvarez jaunari, burutza bat betetzen ari baita, 38983 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Joaquín Gainza Ordoqui jaunari 10092 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justizia Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Araceli Vidán Astiz andreari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu eginkizunetan ari baita, 71465 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia.

Aitziber Oscoz Asiain andreari, burutza bat betetzen ari baita, 5145 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justizia Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Luis Calatayud Yuste jaunari, burutza bat betetzen ari baita, 69863 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia.

Juan Pablo Ciordia Vela jaunari 914 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justizia Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Lehiatzaileei adieraztea ezen haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2019ko apirilaren 10ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan (Javier Martínez de Estíbariz Ochagavía jauna, Daniel Tarifa Álvarez jauna, Aitziber Oscoz Asiain andrea eta Luis Calatayud Yuste jauna, hain zuzen), lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.3 oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu eginkizun egoeran dagoen lehiatzailea (Araceli Vidán Astiz andrea, hain zuzen) adjudikatu zaion lanpostuaz jabetzen bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie.

4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Lekualdatze lehiaketaren ondorioak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

863

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

902

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

927

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

928

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

930

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

933

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

953

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

954

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

957

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

973

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

65874

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

INFORMATIKAREN, TELEK. ETA BERRIKUNTZA PUB. ZN

SARRIGUREN

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

38050

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

38985

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

912

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

SARRIGUREN

MISTOA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

5844

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

7477

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. DEP.

LANDA GAR., ING. ETA T. ADMN. ITN

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1903863