66. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2019ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2019rako. Horren bidez, ondoko hauek aldatzen dira: landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren tasetako zenbatekoak, konpultsak eta ziurtagiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko prezioa eta udalerriko WIFI zerbitzuaren prezio publikoa.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Areson, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1903773